Aurpegia emateko ordua

Pasa den ostegunean, hilaren 8an, berriro elkartu dira Bulego eta Despatxuetako probintzia hitzarmena negoziatzen ari diren mahaikideak.

Gogoan izango duzuenez, azken bileran LABek eta ELAk Cebek-eri proposatu genion subrogazioa hitzarmenaren baitan negoziatu behar zela eta antzinatasunari buruzko adostasuna aztertu behar zela. Cebek erantzun zigun bere bazkideekin berba egin behar zuela eta gaurko egunez jasoko dugula erantzuna.

Berriro, gisa honetako proposamena, berez, negoziazioaren desblokeatzea zekarrena, patronalak arbuiatu du, subrogazioa ez sartzearen eta antzinatasuna ezabatzearen aldeko hautua egiten du.

Patronalaren proposamena

Patronalak soldata-igotzeko proposamen berria egin du 2018, 2019 eta 2020. urteetarako, %2,5ekoa, %1ekoa eta %1,25ekoa hurrenez hurren. Ez dago esan beharrik, ez dela 2013-2017 urterik izan patronalaren ustez. Horren harira, berriro baztertu dute LABek eta ELAk egin eskaria aipatu urtetako KPIari dagozkion atzerapenak ordaintzen direla agertu dadin hitzarmenean.

LABen eskariaz etenaldia

Egoera honelako izanik, LABek eskatu du etenaldia egin zedila bileran. Etenaldiaz baliatu gara ELAri proposatzeko, gure iritzian, mugimendu garrantzitsua eta behar beste argia egiteko egoeran geundela patronalak negoziatzearen edota trabatzearen aldeko jarrera har dezan behingoan. Eta horrengatik, eta uste dugulako negoziatzen denean eskatu eta etsi behar izaten dela, erabaki dugu interesatzen zaien horretaz eztabaidatzeari ekingo diogula.

Proposamena

LABek eta ELAk erabaki dugun prest geundekeela:

  1. 2013-2017 urteetan zor dizkiguten atzerapenei uko egitera.
  2. Euren enpresek estatu mailako hitzarmenaren menpe egon behar izatera derrigortu zituzten langile guztiak probintzia hitzarmenera itzultzeko moduak aztertzera.

Bi gaiak oso garrantzitsuak dira, ez dira bigarren mailakoak, hitzarmenaren oinarri baizik. Izatez, probintzia esparrura itzultzea negoziatu beharreko gai handietako bat izango zela adierazi zuen Cebekek, egin zen lehen bilera hartan, enpresei ondorio ekonomiko handiak ekar lizkiekeelako.

Cebekek LABeri eta ELAri egin eskaria

Gauzak honela, Cebekek LABeri eta ELAri gai honi buruzko proposamena idatziz ekar dezatela eskatu die. LABek eta ELAk  gure proposamena dokumentu batean agertuko dugula agindu dugu; dokumentua hurrengo bilera egin baino lehen, ekainak 30 dituenean aurreikusi dena Lan Harremanetarako Kontseiluan, helaraziko diogu Cebekeri.

Ondorioak

Garaia iritsi da egiazta dezagun, LABez eta ELAz gain, beste alderdi batzuk gertu dauden egiazki negoziatzeko hitzarmena, edota bestetan jazo den moduan, itxuretan ari diren.

Sindikatuen batasunaren aldeko deia egiten dugu

Gaur egun, inoiz ez bezala, LABek ezinbestekoa deritza sindikatuen arteko batasunari; berriro deitzen ditugun CCOO eta UGT, euren indarra geurearekin bat egin dezaten horren garrantzitsua den une honetan, eta begirale hutsak izateari utz diezaioten.

LABeko ordezkariok, gaur ospatutako batzarrean aztertu dugu egoera. Gure urrats eta ekimenak hurrengo ekainaren 30an patronalak gure proposamenari emango dion erantzunaren araberakoak izango dira.

Egun horretan argi eta garbi jakingo dugu nortzuk eta zenbat garen seriotasunez negoziatu nahi dugunok. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s